Quantcast
Channel: Ogasuna eta Ekonomia - Gobernuaren proposamenak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 10

Kontsulta publikoa, Uraren Euskal Agentziak kudeatutako kanon jakin batzuen gutxieneko zenbatekoak ezartzen dituen Agindu-proiektua egitea. Izan ere, kanon horien zenbatekoa ez da likidazioak egiteko nahikotzat jotzen

0
0

Uraren Euskal Agentziak kudeatutako kanon jakin batzuen gutxieneko zenbatekoak ezartzen dituen agindua onartzea sustatuko du Ogasun eta Ekonomia Sailak. Izan ere, kanon horien zenbatekoa ez da likidazioak egiteko nahikotzat jotzen.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea), herritarrek lege eta erregelamenduen proiektu eta aurreproiektuak egiteko prozeduretan parte har dezaten sustatu behar da. Hartara, lege horren beraren 133. artikuluari jarraikiz, arauaren proiektua egin aurretik herritarren parte-hartzea sustatze aldera, kontsulta publikorako epe bat irekitzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren web-atariaren bidez.

Proposatutako arau-proiektua izapidetzean egingo diren hurrengo izapideetan (nahitaezkoak izan nahiz ez) partaidetza-neurri osagarriak ezar daitezkeen arren, herritarrek, erakundeek eta elkarteek beren iritziak eta iradokizunak helaraz ditzakete, egokitzat jotzen badute.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 10